XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oharrizko baserria. (Baztan). Etxe alorra. Etxea.

Zer-nolako etxaldeak gehitzen zaizkio etxeari eta zein da hoien etxearekiko tokia Oro-hartzezko launirudia.

Garaixeak, ukuiluak, zerritegiak, aterpeak, bordak, lastategiak etabar.

Beartzungo baserria (Baztan). Biztanlegoa sakabanatuta egotezko antolakuntzan, euskal etxeak dagoeneko lurbazterrean osoko banako bat izatearen arauerako egitekoa hartzen du.

Aintzinadanik izadi-banako bat izan izan da, lurrak, landareak eta abereak gizonarekin bizitze-banako bat osatzen dutela.

Osagai hoietako bakoitzaren egitekoa gainontzekoenen eretzeangoa da, guztien artean barne-orekazko eta elkar osatzezko erapide bat osatzen dutela.

Horri, teknikazko hitzez, ustiatzezko izadi-erapidetza deritza.

Horren asmoa honako hau zen, eta berehartan dirau: Taldeko kide bakoitzak herri bateko edo auzo bateko eta ahal dela bere herriko edo auzoko bizitza aztertu eta ezagutaraztea, jakineko ihardutze-arau batzuei eta taldeak horretarako argitaratutako itaun-zerrendari atxikiz, bere azterpenaren gai izan dedin kulturaren osagaiak bere berezko gizarte eta kultura-giroan erakutsi eta eraren, egitekoen eta xedeen aldetik kultura horren zio direnez agertu daitezen.

Beste hiru lurraldetan ere, hots, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETNIKER Taldeak antolatu ziren, eta hoiek dagozkien herritan ikerlanean ari dira nafarren ihardutze-arauak eta itaun zerrendak heurak erabiliz.

Batzuk eta besteek bere lanak eta azterpenak Príncipe de Viana Erakundearen Cuadernos de Etnologia-n eta 1921garrenean sortutako Eusko Folkloreren Urtekarian argitaratzen dituzte.

Lurralde bakoitzeko taldeek urtean hainbat bilkura egin ohi dituzte.

Horretzaz gainera, eta hoietako kide askok eskatutakoari erantzunez, taldeen arteko harremanak sendotzeko, bere itaunketetan, ikerlanetan eta bere lanak argitaratzerakoan sortzen zaizkien arazoen berri elkarri emateko etabar urteoro taldearteko bilkura bat egitea egoki litzatekela pentsatu zen.

Horren ondorioz, lehenengo biltzarra 1976garreneko ekainaren 5ean egin zen, Nafarroako taldeak antolatuta, Aralarreko San Migelen Santutegian.

JARRAIPENA ETA ERABERRIKUNTZA Goian aipatu dugun idaz-zati horretan On Jose Migelek, ETNIKER euskal herriaren etniari buruzko ikerkuntza denez Gasteizen 1921garrenean hor nonbait hasitako lan haren jarraipena dela zioskun, aldi berean oraingo izenarekin eta ihardutze-erarekin 1964garrenean hasi zela esaten digunarren.

Gu, euskal ikaskuntzei orohar eta bereziki etnografia-lanei bide berriak emateko hain funtsezko eragina izan zuen ihardutze-eraren eraldakuntzari hainbeste garrantzi ematen diogunez gero, erabat bat gatoz On Jose Migelek antza pentsatzen duenez aldi berri honek ihardutze-arauen aldetik berrikuntza bat dakarreneko ustean.

Berritasuna, noski, norbakoitzak bere erara neurtu dezake.

Ez dago, beraz, hori deneantxe hartuta hitz egiterik.

Bainan, hala ere, ETNIKER Taldeek hasitako etnografia-lanaren gun-guneko alderdiak azpimarratu ditzakegu, gero lehenagoko bide-aldiekiko kidetasunak edo berrikuntzak agerian jartzen ahalegintzeko.

Lehenengo eta behin, Euskal Etnologia-Eskolaren bata bestearen ondorengo bide-aldien ihardutze-arauen aldetikako etenik eza nabarmenarazteari nahitaezko erizten diogu.

On Jose Migelek ETNIKER Taldeak gaitzeko irakasalditan ihardutze-erari buruzko azterpideak eman nahi dizkienean hori behin eta berriz eta nahita errepikatu izana, batasun horren egiaztagarri dugu.

Barandiaranek hori maiz errepikatu izan duela ba daki.

Horregatik diogu hori nahita egiten duela, (...).